Aurkezpena - Présentation

Nor gira ? - Qui sommes nous ?

  • Permanenteak - Permanents :

Oxandabaratz Menane

Alcibar Michaël

Idazkariak - Secrétaires :

Abadie Jean-Marc

Aire David

Alfaro Gexan

Espilondo Pierre

Etcheverry-Ainchart Peio

Garay Joseba

Iriart Gilen

Ithurbide Mikel

Mendiboure Artzai

Sainte Marie Andde

adhérer à AB

 

Bazkidetza/Adhésion


Nahi baduzu ABko bazkide bilakatu KOTIZAZIO PAPERA imprimatu, bete eta igorri AB-rat. ABko kotizazioa hartzen ahal duzu hilabeteko diru isurtze bat eginez. Kasu horretan DIRU HARTZE AGINDUA imprimatu, Abertzaleen Batasuna igorri, RIB delako batekin.


Si vous voulez adhérer à AB, imprimez le BULLETIN D'AHDESION. Adressez le bulletin dûment rempli accompagné du paiement à Abertzaleen Batasuna. Vous pouvez également cotiser à AB par prélèvement automatique. Dans ce cas-là, imprimez L'ORDRE DE PRELEVEMENT, et adressez-le dûment rempli accompagné d'un RIB à Abertzaleen Batasuna.


Informazio gehiorentzat

Pour plus d'info

05 59 25 61 01

edo / ou

05 59 59 01 46

abertzaleen.batasuna@wanadoo.fr 

 

 

Beharrezko eztabaida

 

Joan den larunbatean burutu duten biltzar nagusian AB-ko militanteek ondoko 6 hilabeteetan eztabaida prozesu sakon batean murgiltzea deliberatu dute. Militante guziak bai eta inguruko abertzaleak ere gomit dira beraz, eztabaida taldeetan biltzera, adosturiko prozedura eta epeetan iritziak trukatzeko eta erabakiak hartzeko.

 

Beharrezko bezain sanoa da mugimendu politikoa batentzat tabu eta auto-zentsurarik gabe benetako eztabaida eramaitea. Eztabaida horren beharra aspaldidanik agertu zen eta ez du nehor sorpresaz harrapatu. Alabainan, azken hauteskundeekin batera amaitu den zazpi urteko ziklo politikoa esperientzia aberatsez beterik izan da. Noiztenka ezinbestekoa da borrokaren irakaspenak denborarekin diskutitu eta barneratzea, aurrerago joan aitzin. Halaber gaurko egoeran zer den berri, zer aldatu den edo zertan eragin duen abertzaleen borrokak lasai aztertzea pena merezi du, biharko jokamoldeak diagnosia ahal bezain zabal eta egokian oinarritzeko. Azkenik eztabaida beharrezkoa da helburu politikoak eta estrategia gaurkotzeko, estrategia horren gauzatzeko zein erakunde politiko behar den definitzea bezala.

 

Eztabaida hau AB-ko iharduera politikoa osatu eta osatzen duten bost ardatzen inguruan antolatuko da. Nazio estrategia deiturikoa lehenik. 2001ean gertatu zatiketaren ondotik, nahiz eta Ipar Euskal Herriko mugimendua izan, AB-k nazio ikuspegia landu eta estrategia definitzen saiatu da, batzuetan bakarrik bainan gehienetan beste indar batzuekin batera. Gaur egunean burujabetza prozesua nola eta norekin eraman, funtsezko galderak izaiten jarraitzen dira arrapostuak maleruski frango ilun gelditzen badira ere. Bigarrenik, lurralde eta hizkuntzaren ezagupen borroka Iparraldean. Arlo honetan esperientziak ez dira eskas. BATERA dinamika zabalaren ekarpenak eta etorkizuna eztabaidaren muinean kokatuak izanen dira dudarik gabe. Bai eta abertzaleek defenditu eta sozializatu behar duten aldarrikapen instituzionala ere. Hirugarrena, “Borroka sozialak” izenekoa, ardatz heterogenoagoa izanen da : etxebizitza, garraio politika, bestelako laborantxa, garapen eredu alternatiboa, hots justizia sozialean eta aberastasunen banaketan oinarritu jendarte proiektua. Laugarren ardatza berriz, hauteskunde aliantzek osatuko dute. 2001etik konfigurazio desberdinak jorratuak izan dira emaitza desberdinekin hauteskunde mota desberdinetan. Euskal Herria BAI koalizioa hautatzerakoan izandako barne eztabaida aberatsak bere jarraipena izanen du. Bosgarren ardatza azkenik : zer nolako mugimendu politiko ondoko urteetan. Abertzaleen Batasuna orain arte bezala segitu, aldatu, bestelakatu ? Horra pausatuko diren galdera zorrotz bezain argiak.

 

Hemendik ekainera beraz, pasa diren urteetako aurrerapenak eta hutsegiteak zerrendatzeko parada izanen dute lekuz leku antolatuko diren eztabaida taldeek. Bukaeran ez da baitezpada adostasuna bilatuko baizik eta argi geldi dadin irakurketa amankomuna alde batetik eta irakurketa desberdinak bestalde, zein puntutan eta zergatik emaiten diren.

 

Denbora berean, geroari buruzko ekarpenen txanda irekiko da non eta nahi duten pertsonek, bakarrik edo kolektiboki beren proposamenak orokorrak, sektorialak ala pundu bati buruzkoak formulatzen eta idazten ahalko dituzten. Ondoren, 2002tik ohiturazkoa bilakatu den udako unibertsitatea eztabaida prozesua laguntzeko asmoz antolatua izanen da. Bilanaren sintesia eta lehengo ekarpenak aurkezteaz gain, beste alderdi batzuekin Euskal Herriko egoeraz eta geroaz libroki solastatzeko momentua izanen baita, beti ere gogoetak elikatzeko asmoz.

 

Udazkenarekin batera gauzak definitzen eta finkatzen joanen dira, erabakiak hartzeko momentua iritsi aitzin. “Desadostasunak argitu” formula bitxiak laburbil dezake azken etaparen helburua. Izan ere, proposa daitezkeen bide desberdinak ongi definitu eta identifikatzea beharrezkoa da, sintesirako aukerak diren ala ez ikusteko eta erabakiak hartzeari begira militanteak ahal bezain ongi janzteko.

 

Jakes Bortayrou

 

Retour à l'accueil

Egutegia - Calendrier

Mars 2010
L M M J V S D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
<< < > >>

Bilatu - Rechercher

Créer un blog gratuit sur OverBlog - Contact - C.G.U. - Rémunération en droits d'auteur - Signaler un abus - Articles les plus commentés