Oxandabaratz Menane
Idazkariak :
Abadie Jean-Marc
Aguergaray Léonie
Aire David
Alfaro Gexan
Bortayrou Jakes
Colina Mertxe
Etcheverry-Ainchart Peio
Grenié Aña-Mari
Iriart Gilen
Ithurbide Mikel
Mendiboure Artzai
Peyrucq Béatrice
Sainte Marie Andde
Nahi baduzu ABko bazkide bilakatu KOTIZAZIO PAPERA imprimatu, bete eta igorri AB-rat. ABko kotizazioa hartzen ahal duzu hilabeteko diru isurtze bat eginez. Kasu horretan DIRU HARTZE AGINDUA imprimatu, Abertzaleen Batasuna igorri, RIB delako batekin.
Pour plus d'info :
05 59 25 61 01
MALTZAGAKO MAHAIAREN AURKEZPENA
2008KO MAIATZAREN 17AN BAIONAN GOIZEKO 11etan
Maltzaga ekimenak 16 hilabete ditu. Emeki-emeki burujabetzaren aldeko herritar sarea hau hedatzen ari da. Egun, 1.400 herrikidek osatzen dugu Euskal Herriko lurralde guztietara eta euskal diasporaraino heldu den ekimen hau.
Gaur, hilak 17, Baionan talde eragilea osatzen duten Maltzagako mahaikideak Lapurdiko hiriburuan aurkeztu nahi ditugu, Maltzagako sareak mugak gainditzen dituen mugimendua baita.
Pirinioetako Hegoaldean eta Iparraldean euskal herritarrok ez ditugu gure herri eskubideak onarturik. Lapurdi, Behe Nafarroa eta Zuberoko herritarrok frantziar Estatuak sortu zuen banaketa administratiboaren menpe gaude eta ez digute inolako aukerarik ematen hiru herrialde hauetan bizi garenon herritarron borondatea bete dadin.
Ipar Euskal Herriaz,
Ez badu hainbat aldiz ere, Pariseko eta Madrilgo prentsa edo aktualitate mediatikoan lehen orrialdea betetzen ere, emeki bezain segurki Ipar Euskal Herriko abertzale mugimendua eta hunek daraman konzientizatze lana aintzina doa. Urratsez urrats, ez beti guk abertzaleok nahi ginukeen bezain abiadura haundiz, bainan bai agian, gure arerio politiko jakin batzuk desio luketen baino arras erneago…
Egun hemen, beste politika arloko hainbat adibideren artetik, bi soilik aipatuko ditugu.
1789ko frantses iraultza garaitik, Garat anaiek plaza publikoan jarririk, 80 hamarkadan bultzada berri bat harturik, 99tik goiti hautetsi eta auzapezen elkarte batean oinarriturik, Euskal Herri Departamendu baten aldeko mugimendua, azken hamarkadako ariketa politico emankorrena bilakatu da, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan.
Eskakizun instituzional gisa, abertzale eta aurrekoi giren heinetik, aski eskasa eta gabeziaz betea iduritzen bazaigu ere, ezin dugu uka, bereziki BATERA plataformaren konzentizazio lan ikarragarriagatik, azken urteetako aintzinamendu politiko erredugarri bezain garantzitsua bilakatu dela Batera “fenomenoa”.
% 85 frantses bozkatzen duen EHko parte huntan, horietan gehiengo nabarmen batek kontserbadore eta eskuin gainera, Baterak lortu du jendarte zibilaren baitako aldaketa nabarmen eta esperantzagarria: ariketa politiko eta demokratiko baten bidez, kontzientzia kolektiboa martxan jartzea, soilik hain premiazkoa eta oinarrizkoa izan behar litaiken adarrikapen baten inguruan: HERRIAK HITZA ETA ERABAKIA.
Batera kanpaina dela eta, kontzientziak aldatu egin dira Ipar Euskal Herrian. Batera dela eta lurraldetasun kontzeptua ez da zerbait abstraktoa: errealitate saihets ezina bilakatua da. Eskiulatik Hendaiarat eta Donapaleutik Urepelerat.
12000 jende Baionako karriketan , auzapezen % 66 alde eta jendarteko 38000 izenpetzeekin, lorpena ez da ttipia. Baliagarria izango dela, hemendik aintzina ditugun erronkei buruz, dudarik ez !
Batera ekimenaren bitartez frogatu ere zoritxarrez Parise eta estadoaren ukoa, mespretxua eta erabateko errepresioa ere. Frogatu da ere, beldurra sortu zaiola bere oinarrietaraino. Frogatu da Bateraren bitartez borroka zibil, ezbortitz eta partehartzaile xume bezain kementsu batek ahalbidetuko duela Ipar Euskal Herrian bezala, gure ustetan EH osoan ere, urratsez urrats beti eta ozenago egi bihurtzea : HERRIAK HITZA ETA ERABAKIA.
Agian, kontzientizazio lan erredugarri horrek ere ahalbidetu luke, abertzale eta ezkerrekoen ikusmolde aldaketa baten premia, hauteskunde erronka ezberdinen aintzinean.
2007ko Ekaineko frantses legebiltzarreko hauteskundeetan estreinatu zuten Abertzaleen Batasuna, Batasuna eta Eusko Alkartasunak Euskal Herria Bai ( EH Bai) koalizioa, zoritxarrez azken momentuko EAJren defekzioarekin.
Ezin uka, ikusita zer nolako fragmentazio, haustura eta hauteskunde taktika oso ezberdinez osatua zegoen panorama abertzalea, gauzak ez zirela beti goxo eta xinple joan hasierako EH Baien urratsetan. Baina hemen ere, frogatu zen, azken finean dena nahikari politiko kontu bat dela. Hiru eragileek argi zeukaten EH Bai, hiru siglen batuketa baino aise zerbait gehiago zela. ABk, Batasuna eta EAk ulertua zuten indar metaketa zela aterabidea eta bakoitzak zerbait utziz beretik, zerbait ikasiz bestetik, perspektiba ilusionagarri eta berriak ahal zirela urratu hauteskunde eremuan ere.
Etengabeko kontsentsuaren ariketa sakonduz, bakoitzaren errespetuan, ezberdintasun politiko eta ideologikoak estali gabe, bide soilik politiko eta demokratikoen apustua lehenetsiz, lortu zen eta lortu da berriz udaberri huntan ere, kantonamendu hauteskundekari, EH Bai koalizioak gorantzko emaitzak lortzea, eta panorama politikoa astintzea, tokika « arbitro » bilakatzeraino.
EH hegoaldeari begira, erabat egoera soziopolitiko ezberdin batean izanik ere, hunek dakarren ezberdintasun taktiko eta estrategiko guziak kontutan harturik ere, Maltzagako mahaikide gisa erran dezakegu ere, Ipar Euskal herriak ere, bere harriak ekartzen dizkiola, bere erritmoz eta bere urrats berezituen bitartez, Euskal Herri osoarentzat desio dugun burujabetza prozesu berritzaileari. Epe luzerako zubilan eta elkarlan hori, gure herriko indar eta eskualde bakotxaren nortasuna eta ezberdintasunak errespetatuz eramanen dugula, sinesten dugu.
Elkarlan, indarren metaketa eta ariketa berritzaile eta partehartzaile horiek, EHko jendarte guziari zuzendu eta egokitu beharko zaio, izan abertzale edo ez, euskaldun izan edo ez.
Burujabetza prozesu horrek, ulertua eta onartua izango den heinean, EHko jendarteari, bere geroari buruzko ikusmoldea adierazteko aukera emango duen bezala, ikusmolde hori eta horren ondorio guziak, Frantses eta espainiar estadoek errespetatzen lortzea izanen du azken helburu. HERRIAK HITZA ETA ERABAKIA !
NAZIO PROZESU DINAMIKOA SINKRONIKOA ETA DIAKRONIKOA
Duela hamar urte Lizarra-Garaziko Akordioaren bitartez Abertzale Mugimenduak euskal Herrian pairatzen dugun gatazka demokratikoki konpontzeko ahalegina egin zuen. Hamar urte ez dira alferrik igaro eta egun berriro saiakera berri bat egiteko parada dago.
Euskal Herri burujabea lortuko duen prozesu luze baten hastapenetan gaude. Prozesu dinamiko horrek euskal herritar guztion nazio eskubideak eta eskubide sozailak bermatu nahi ditu. Prozesuan euskal herritar guztiek parte hartze zuzena eduki dezaten. Ezin da bazterketarik egin denok nazio eskubide berberak ukan behar ditugu eta.
Bide beretik, Historiak erakarri digun egoera ezagutzen dugu eta jakin badakigu prozesuak moldaketak izan beharko dituela, azkeneko hamarkadetan sortu diren hiru eremu administratiboetan egin behar diren moldaketak, alegia.
Ipar Euskal Herrian aspalditik indar metaketa gorpuzten ari da. Euskal Departamentuaren aldeko lana hasieran, Laborantza Ganbara, Autonomia Estatutuaren eskaera. Aldaketa garrantzitsuak eman dira Bidasoaren bi aldeetan eta bakoitzak bere ibilbidea izanen badu ere, denek norabide bereko aldaketa sakona adierazten dute.
NAZIO ESTRATEGIAREN BEHARRA. MALTZAGAKO MAHAIA TARTEKARITZARAKO TRESNA.
Askotan aipatu dugu alderdien interesen gainetik nazio Estrategia adostu eta nagusitu behar dela. Azken urteetan mugaren bi aldeetan Estatuek ofentsiba juridiko-politikoari ekin diote. Bi izurialdietan funtsik gabeko atxiloketak eta epaiketa politikoak ugaritu dira, salbuespeneko araudipean bizi gara.
Egoerak eskatzen duen neurriko erabakiak hartzeko eta nazioarteko egoera berriak eskatzen dituen moldaketak eginez, Abertzale Mugimenduak Nazio Estrategiari heldu behar dio. Hau lortzeko Maltzagako Mahaiak indar euskaltzale eta abertzaleon arteko tartekaritza lana eginen du.
Tartekaritza lanak bi esparru ditu. Lehenengoa, erakunde eta talde soziopolitikoen artean; bigarrena herritarren eta zuzendaritza politikoen artean, herritarron parte hartzea bultzatu nahi dugu eta. Herritar eta politikoen arteko eremua txikitzen saiatuko gara herrikideon kezka politikarien agendetan sartzea beharrezkoa dela uste baitugu.
Tartekaritza lan bikoitza eta konpromiso hau irudikatzeko gaurko agerraldia Errobi ibaiaren zubi honetan egin nahi izan dugu ZUBIGINTZA aldarrikatzen baitugu.
HERRI KONTSULTAK ALDAKETAREN GILTZARRIA
Arestian aipatu dugunez, herritarrek parte hartze zuzena izan behar dutelakoan gaude. Euskal Herriak aldaketa soziopolitiko, kultural eta juridiko sakonak behar ditu. Aldaketa horiek herritarron borondatearekin bat egin dezaten herritarrek azken hitza eta erabakia izan behar dute.
Ipar Euskal Herrian Status juridikoa aldatzeko herri kontsulta beharrezkoa da. Hego Euskal Herriko bi eremu administratiboetan Herritarrok kontsulta binkulantea izatea premiazkoa da. Estatuek ezin izan beharko lukete euskal demokraziaren sorrera oztopatu. Herri hau abian jarri da eta bere esku egongo da nahi duen status juridiko-politikoa erabakitzea.
6- EKAINAREN 14an MALTZAGAN
Maltzagako ekimenak bultzatu nahi duen elkarlana aldarrikatzeko eta Herriak hitza eta erabaki duela aldarrikatzeko, Maltzagako mahaiak heldu den ekainaren 14an Eibarren dagoen Maltzaga auzoan ekitaldi baterako deialdi egien du. Bitartean mahaikideok eta laguntzaileok elkarlana lor dezagun Maltzagako Sare Soberanista zabaltzen jarraituko dugu.
MALTZAGAKO MAHAIKIDEAK
EUSKAL DIASPORA
Santiago Bereziartua.
Mikel Ezkerro
Txomin Ormaetxea
IPAR EUSKAL HERRIA
Andde Sainte-Marie
Haritza Camblong
Mertxe Colina
Laida Agerretxe-Colina
HEGO EUSKAL HERRIA
Iñaki Aldekoa
Begoña Errazti
Ainhoa Larrañaga
Victoria Mendoza
Xabier Sarasua
Peio Mari Olaeta (Olaetak irail arte Txema Ramirez de la Piscina ordezkatuko du)
Joxe Mari Esparza
IDAZKARITZA
Euskaria fundazioa
| Juillet 2009 | ||||||||||
| L | M | M | J | V | S | D | ||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||||||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | ||||
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | ||||
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | ||||
| 27 | 28 | 29 | 30 | 31 | ||||||
|
||||||||||
Commentaires