Oxandabaratz Menane
Alcibar Michaël
Idazkariak - Secrétaires :
Abadie Jean-Marc
Aire David
Alfaro Gexan
Espilondo Pierre
Etcheverry-Ainchart Peio
Garay Joseba
Ithurbide Mikel
Mendiboure Artzai
Sainte Marie Andde
Nahi baduzu ABko bazkide bilakatu KOTIZAZIO PAPERA imprimatu, bete eta igorri AB-rat. ABko kotizazioa hartzen ahal duzu hilabeteko diru isurtze bat eginez. Kasu horretan DIRU HARTZE AGINDUA imprimatu, Abertzaleen Batasuna igorri, RIB delako batekin.
Informazio gehiorentzat
Pour plus d'info
05 59 25 61 01
edo / ou
05 59 59 01 46
Euskal Herria Bai hautagaitzak prentsaurrekoa eskeini du goiz huntan Baionan eskualde bozketara begira mezu argi bat bidaltzeko euskal jendarteari: «biziki inportanta de igande honetan
abertzale guziak, herritar guziak, jin diten bozkatzera». Xole Airek, Urepeleko laborari gazteak zabaldu du deialdia. EHBai.info webgunea baliaturik ehunka eta ehunka jendek bere sostengua
adirazi diotela ABk eta Batasunak osatu duten hautagaitzari nabarmendu dute agerraldian. Izan ere, «EHBairen kanpainia herritarra da, eta ez dugu jendea soilik bozkatzera jiteko deitzen, baizik
eta, orain arte bezala, gurekin batera herriz herriz eta auzoz auzoz bozka protestatarioaren aldeko mezua zabaltzeko deitzen ditugu abertzale eta ezkertiar guziak».
Maite UBIRIA | BAIONA
Xole Airek Euskal Herria Bai sostengatzeko dituen arrazoinak mahaigainean ezarri ditu. «Laborari gisa, mendi eskualde baten herritar gisa, abertzaleek sortu dituzten egiturek, EHLG edo Arrapitz
elkartea izan, gure bailarak bizirauteko baliokoak izan direla» nabarmendu nahi izan du. Urepelek, Bankak eta Aldudek «auzapez abertzaleak dituzte, eta beraiek egunero egiten duten lanak
sinesgarritasuna du bailaran», gaineratu du.
EHbai.info webgunearen bidez heldutako «ehunka eta ehunka sostengu mezu» goraipatuz, «igandean konfidantsa egin behar diegu EH Bai obratu
duten herritarrei» adierazi du hautetsi banenafarrak.
Protesta bozka Iparraldeko txoko guzietara eramateko egindako lana nabarmendu dute Peio Etxeberri-Aintzart eta Xabi Larralde, hautagaitza abertzalearen bozeramaleek. Webguneak funtzio
garrantzitsua betetzen duela igandeko bozketara begira azpimarratu dute: bozka-papera eskuratu ez duen jendeak, interneten bidez lortu dezakelakoz.
«Bozka protestatarioa baliogabeko gisa kontsideratua izanen da igandean, baina guretako boz-paper honek balio handia du», azaldu dute igandean baliatuko duten boto-papera arrotasunez
erakutsiz.
Etxeberri-Aintzartek gaineratu duenez, «gisa guziz papeleta ez duen jendeari azken aukera badela erran nahi diogu: etxean paper zuri batean EH Bai marraztu eta bozkatzera joan».
Bozen zenbaketa
2004ean "Euskal Presoak Euskal Herria" boz-paperak irudikatu zuen protesta bozka bultzatu zuten janeko ABk eta Batasunak. Orduan ere bozka horiek ofizialki baliogabetzat jo zituzten. Izan ere,
abertzaleen mezuak bere isla izan zuen baliogabeko bozka ofizialean. Aurreko hauteskundeekin konparatuz 2 700 boz inguru irabazi zituzten.
1998. urtean abertzale gehienak ABren baitan biltzen ziren eta beraz, alderdi honek lortu zituen bozka kopuru handienak. 10.000 lagun inguruk Abertzaleen Batasunak aurkeztu zuen zerrendari eman
zioten botoa.
Besteak beste hautesle-gai kopuru kari izan diren aldaketek ezinezkoa egiten dutela orain dela sei urteko hauteskundeekin konparazio zehatzak egitea oharrarazi du Etxeberri-Aintzartek. Hortaz
jabetuta, EH Baik bereko zenbaketa sistema martxan jarriko du igandean. Herri ezberdinetan sondeoak eginen dituzte, ondoren abertzaleek lortu dituzten bozken estimazioa emateko.
Egiazko baliogabeko botoa alde batera utzi eta ponderazioak eginez, EHBaik erdietsi duen sostenguari buruz «informazio gardena emateko engaiamendua hartu du» hautagaitzak. Igandean, arratseko
20.30ak aldera emaitzak emaitea espero dute zerrenda abertzale eta ezkertiarraren ordezkariek.
| Septembre 2010 | ||||||||||
| L | M | M | J | V | S | D | ||||
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | ||||||
| 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | ||||
| 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | ||||
| 20 | 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | ||||
| 27 | 28 | 29 | 30 | |||||||
|
||||||||||
Oharrak - Commentaires